Merkatu plaza itxita dago, eta anbulatorio berriaren obrak hastear daude. Hortaz, hileko azken zapatuko feria Aita Agirre parkean egingo dute bihar, Kalebarren plazan egin beharren.
9:00etatik aurrera baserritarrak eta ArTalde taldeko artisauak euren produktuak saltzen jarriko dira, eta Parrokiako Misio Taldekoek bidezko merkataritzaren postua ere jarriko dute. Bihar ez da txosnarik egongo, eta Atxutxiamaikak umeekin egiten dituen tailerrik ere ez.
Ganaduari dagokionez, oraindik indarrean dago dermatosiaren ondorioz jarri zuten debekua, eta urtarrilean eta otsailean ez da ganadurik izango ferian.