Iban Urizarrek sortu du 'Test' soinu-fikziorako soinu-banda

Ainara Argoitia Arano 2026ko otsailaren 2a

Iban Urizar. Argazkia: Isaac Buj-ARA egunkaria

Gaur dute aurkeztekoa EITBko GUAU plataformarako garatu dutenTest soinu-fikzioa Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean. Oier Aranzabalek zuzendu du proiektua, eta Iban Urizar musikari elgoibartarrak sortu du soinu banda.  Arg.: Isaac Buj

 

Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberriak sortu dute Test soinu-fikziorako gidoia eta Anartz Zuazuak zuzendu du hiru aktoreko taldea: Lorea Intxausti, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza. BIEUSEk, bizkoiztaile euskaldunen elkarteak, ere parte hartu du inteprete taldean. Jatorrizko soinu banda, berriz, Iban Urizar musikari elgoibartarraren obra izan da. 

Adimen artifiziala da gu gaia Test soinu-fikzioak.  Ezbehar larri baten ondoren, azken jenerazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa hauxe dute: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.