Euskal Barrok Ensemble taldeak Xirribit ipuin musikatua aurkeztu zuen atzo, Elgoibarko Herriko Antzokian. Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Aisialdi taldeak eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak antolatu zuten emanaldia, Udalak babestuta.
2024an Euskelelea ikuskizunarekin etorri ziren, eta haren jarraipena izan zen atzokoa. Xirribit eta Euskelele ziren ipuineko protagonista nagusiak, eta haien abenturak kontatu zituzten, musikatuta.
Euskal Barrok Ensemble taldeko musikariez gain, Korunahia eta Gaztenahia koro taldeetako ikasleak ere igo ziren oholtzara, eta dantza eskolako hainbat dantzarik ere hartu zuten parte. 50 bat ikasle, guztira. Azkenerako, Herriko Antzokia dantzan jarri zuten guztien artean.
Silvia Hernandez koruko zuzendaria, Imanol Arantzamendi dantza irakaslea, Naiara Martin Atxutxiamaikako zuzendari izandakoa eta Udalari eskerrak eman zizkioten ikuskizunaren amaieran.

