Nagusilan elkarteak 25 urte bete zituen iaz, baina aurtengoa izango du ospakizun urtea. Ekitaldien barruan zaintzari buruzko hitzaldi bat antolatu du biharko: El arte de ayudar y ayudarse a sí mismo dauka izena, eta Albertina Fernandez Franganillok emango du.Jubilatuen Biltokian izango da, 17:00etan.
Era berean, eguenean, Nagusilaneko boluntarioak omenduko dituzte, 11:00etan, biltokian. 10, 15 edo 20 urtetik gora boluntario lanetan dihardutenei egingo diete aitortza.
- 10 urtetik gorakoak: Eduardo Martinez.
- 15 urtetik gorakoak: Trini Godoy eta Pedro Urkidi.
- 20 urtetik gorakoak: Lucia Elortza, Petra Carrasco, Fabri Hernandez, Manuel Salegi eta Mari Bustamante.