Inauterietako kontzertua 90 MEMen eskutik

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 13a

Azken urteetan moduan, kontzertua emango du Oier Gurrutxagak Inauterietako Zapatuan.

Oraingoan 90 MEM proiektua plazaratuko du. Gurrutxagaren bakarkako azken proiektua da 90 MEM. 90eko hamarkadako euskarazko heavy metal kantuak batzen ditu errepertorioan. Horri dagokio 90 zenbakia eta, egingo duen memoria ariketari, MEM abizena. Hiru anplifikadore eta adimen artifiazala ditu lagun proiektu honetan, eta berak jartzen ditu gitarra eta ahotsa. 

Tantaka tabernan izango da inauterrietako emanaldia, 19:00etatik aurrera. Punka, rocka edo rumba estiloko abestiak jo ditzakeela aurreratu du, emanaldia ekleptikoa izango baita. Hori bai, indie musikarik jotzeko asmorik ez duela ziurtatu du artista elgoibartarrak.