Realaren 13 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketa jokatzeko sailkatu da C.D. Elgoibar

Ainara Argoitia Arano 2026ko otsailaren 17a

C.D. Elgoibar eta Martutene izango dira Realaren 13 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketa jokatuko duten talde txuri-urdinarekin hitzartutako bi taldeak. Urtarrila hasieran hasi zuten sailkatze fasea eta domekan jokatu zituzten azken hiru partidak, ordu erdikoak. Arg.:Reala.

Urtarrila hasieran hasi zuten Nazioarteko Txapelketarako sailkatze fasea, eta asteburu honetan jokatu dituzte azkeneko partidak, Zubietan. Bigarren multzoan lehiatu da Martutene eta zapatuan izan zuen azken partida Danenaren kontra (1-0). Bigarren partida Lagun Onaken kontra jokatu zuten eta 0 eta 1eko emaitzarekin gailendu zitzaizkien donostiarrak azpeitiarrei. Azkenik, lehen multzoko Arrupe taldearen kontra jokatu zuten finala eta araututako denboran bana egin ondoren, penaltietan erabaki zen partida, Martuteneren alde (2-3).

C.D.Elgoibarko gaztetxoek, berriz, domekan jokatu zituzten azken hiru partidak. Bana berdindu zuten Avironen kontra lehenengo partidan eta bina berdindu zuten gero Calasanz Soriaren kontra, bigarren partidan. Bi partidetan galdu egin zuten penaltietan, baina hala ere, hirugarren eta laugarren multzoko emaitza guztiak kontuan hartuta, finalerako sailkatzea lortu zuten. Finalean ere bana egin zuten Lazkaoren kontra, baina partida erabakigarri horretan gehiago izan ziren penaltietan eta 6 eta 5ekoarekin egin zuten aurrera. Ordu erdikoak izan ziren partida guztiak.