Palestinari buruzko erakusketa zabalduko dute gaur

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko otsailaren 17a

Elgoibar Palestina herri ekimenak Palestinari buruzko erakusketa jarriko du Kultur Etxean, gaurtik domekara arte. 

Elgoibar Palestina herri ekimenak erakusketa antolatu du, Palestinan gertatzen ari dena herritarrei erakusteko. Informazio panelak prestatu dituzte, eta erakusketaren helburua da Palestinako historia ezagutzea. "Palestinako afera pil-pilean egon da azken urteetan, izan gure eguneroko solasaldietan, izan albistegietan. Erakusketa honetan zehar Palestinako historiari buruz ikasteko aukera izango dugu, gaur egungo genozidio egoerari bide eman dion ibilbide historikoan murgilduta", adierazi dute antolatzaileek. 

Domekara arte

Gaur zabalduko dute erakusketa eta domekara arte egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara;  zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandean 12:00etatik 14:00etara.