Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean, familientzako irteera antolatu du Morkaikok domekarako: Lekoitzetik Urregarai mendira joango dira.
09:30ean elkartuko dira, Mintxetan, eta Lekoitzeko porturaino joango dira autoz. Handik, Santa Eufemira bidea egingo dute, eta atseden txiki baten ondoren igoko dira mendi tontorrera. Sei kilometroko ibilbidea izango da, 350 metroko desnibel positiboarekin. Umeek helduren batekin joan beharko dute.