Etorkizunerako aukera berriak aztertzeko premia azaldu zuen bazkide batek Elgoibarko Lagun Taldearen azkeneko batzar nagusian, eta gogoeta horren ondotik etorri da zuzendaritza taldearen dimisioa. Prentsa oharrean azaldu dutenez, bost urte igaro dira klubak azkeneko hauteskundeak antolatu zituenetik, eta egoki ikusi dute prozesu berri bat hastea, partaidetza demokratikoa sustatzeko eta bazkide berriei erantzukizuna beren gain hartzeko aukera emateko. Klubaren funtzionamendu onerako garrantzitsua irizten diote horri, eta horregatik, "gardentasuna, parte-hartzea eta egonkortasun instituzionala indartzeko asmoz", aurkeztu dute zuzendaritzakideek dimisioa, hauteskunde prozesu berri bat hasi ahal izateko. Estatutuetan jasota dutenaren arabera, gehienez hilabeteko tartea egon behar da dimisioa ematen denetik ezohiko batzar bat deitzera, eta tarte hori kontuan hartuta, martxoaren 6rako deitu dituzte bazkideak. Bien bitartean, egungo lantaldeak lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du, klubak bere ohiko kirol jardunari eutsi ahal izateko.
Martxoaren 6ko ezohiko batzar nagusia Elgoibarko musika eskolako auditoriumean egingo dute. 18:00etarako egin dute lehenengo deialdia, eta 18:30erako bigarrena. Honako hau izango dute gai.zerrenda:
- Akta irakurtzea eta onartzea
- Zuzendaritza batzordearen dimisioaren jakinarazpen formala
- Hautagaitzen aurkezpena
- Zuzendaritza Batzorde berriarenhautaketa eta bozketa
- Erregu eta galderak