Hasi dituzte auto istripu baten ondorioz apurtutako baranda zatia berritzeko lanak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 25a

Auto batek istripua eduki zuen San Roke kalean, azaro bukaeran. Gidaria onik atera zen arren, baranda zati bat errotik atera zuen trenbide aldera amildu zen ibilgailuak. Gaur hasi dituzte baranda berria jartzeko lanak. 

Udalak istripua gertatu zenean eskatu zuen baranda berria, baina neurrira egin beharreko lana zenez, ez dute jaso aste honetara arte. Baranda jartzeko lanak astebetean amaitzea aurreikusten dute, betiere eguraldiak lanak atzeratzen ez baditu. Udalak hartu du bere gain berritze lanen kostua, eta gero, aseguruetxeekin jarriko dira harremanetan, dagokionari bere ordaina eskatzeko. "Ez da gauza bera hiri-altzariak istripuz edo nahita hondatzea. Aseguru-etxeak daude istripuen aurrean erantzuteko", azaldu dute udal arduradunek.