Izena eman behar dute Emakume Feministen Asanbladak antolatu duen afarian parte hartu nahi dutenek

Asier Orbea Ostolaza 2026ko otsailaren 25a

Elgoibarko Emakume Feministen Asanbladak hainbat ekintza antolatu ditu M8aren harira, eta martxoaren 6an hasiko dituzte. Triki-poteoa eta afaria prestatu dituzte egun horretarako. 

Elgoibarko Kultur Etxe aurrean hasiko dute triki-poteoa, 19:00etan, eta afaria, Kultur Kafean egingo dute, 21:00etan. Interesatuek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Pitxintxun edo Kultur Kafean eman daiteke izena, martxoaren 3rako. Honako galdetegia beteta ere eman daiteke izena.
Ordainketa Bizum bidez egin behar da, 697 334 161 zenbakian. 

Karakatera irteera

Martxoaren 8an, bestalde, Karakatera joateko plana egin dute. Mekan batuko dira, 09:00etan, eta eguerdian (13:00), Kalegoen plazan egingo den elkarretaratzean hartuko dute parte.

Emakume* Feministen Asanblada 2024an sortu zuten, feminismoan aritzen diren emakumeen* artean, eta ateak zabalik dituzte feminismoan aritu nahi duen ororentzat.