Hilabete osorako prestatu duten Martxo Morea jarduera egitaraua aurkeztu dute Elgoibarko Udaleko ordezkariek, eta ekitaldiak iragartzeko kartela ere aurkeztu dute.
Jakinarazi dutenez, askotariko jarduerekin osatutako egitarauarekin topaketa, ikasketa eta eztabaidarako guneak eskaini nahi dituzte. Eta horrekin batera, aitortza ere egin nahi diete oinarrizko eskubideak lortzea ahalbidetu dutenen lanari. Ildo beretik, borroka historikoetan ere jarriko dute fokua. Udalak herritar guztiak inplikatu nahi dituzte gizarte berdinzaleago baten eraikuntzan, izan helduak, gazteak, erakundeak, kolektiboak zein norbanakoak. Hori dela-eta, Udaleko Berdintasun Sailak ekitaldietan parte hartzera animatu ditu herritarrak.
Hona martxorako antolatu dituzten ekitaldien nondik-norakoak:
- Hitzaldia: Zainketako langileen eskubideak eta betebeharrak izeneko hitzaldia. Martxoaren 10ean, Lilan Elgoibarko Emakumeen Etxean (10:00).
- Antzerkia: Katana, Ana Goitiaren bakarrizketa saioa. Martxoaren 15an, igandea, Aita Agirre kulturgunean (12:30). Euskaraz izango da.
- Tailerrak: Emakumeak eta Artea, Txapa tailerra, autodefentsa, adimen artifizialaren bidez irudi feministak sortzea.
- Zinea: Jone, batzuetan (euskaraz) eta Llámame Sinsorga filmak, Ongarri zine klubarekin elkarlanean, Herriko Antzokian: Llamame Sinsorga martxoaren 4an emango dute (21:00); eta Jone, batzuetan martxoaren 11n (18:30).
- Dokumentala: No estas loca indarkeria bikarioaren inguruko dokumentalaren emanaldia; eta ondoren, Maria Bestar zuzendariarekin solasaldia. Martxoaren 5ean, osteguna, Herriko Antzokian (19:00).
- Kirol ekitaldiak: Emakumeen II. Mendi Martxa Sallobente-Ermuaranera (martxoak 7, 09:00etan Kalegoen Plazatik); eta Emakume Master Cup pilota txapelketako partidak Ikastolako frontoian (martxoak 29, 12:00etan).
- Hausnarketa saioa: Gure eskubideak ez dira ospatzen, gauzatu egiten dira izeneko solasaldia Lilan. Martxoaren 30ean, 18:00etan.
- Bertso-saio literarioa: Esne Berriketan. Martxoaren 6an, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean (19:00).
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaleko Berdintasun Sailarekin. Martxorako antolatu dituzten ekitaldiei buruzko zalantzak argitzeko, izen-emateak egiteko eta informazio zehatzagoa eskuratzeko, egin klik HEMEN