Langile batek istripua izan du Errezabaleko obran

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko otsailaren 26a

Istripua izan du langile batek gaur goizean Errezabal zahar-etxeko obran, eta Mendaroko ospitalera eraman dute. 

8:50ean gertatu da istripua. Errezabaleko zahar-etxea egiteko obran lanean ari zen langile batek kolpea hartu du sorbaldan, eta anbulantzian eraman dute Mendaroko ospitalera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, langilea uneoro kontziente egon da eta gaineratu dute ez dela istripu larria izan.