Leire Egañaren zazpigarren txapela Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 2a

Ehiza xeheko bi txapelketa jokatu zituzten, zapatuan, Zanbranako El Castillo ehiza barrutian: emakumezkoen Euskadiko txapelketa eta Elgoibarko txapelketa. Egaña familiako hiru kide lehiatu ziren bi txapelketetan, eta hirurak igo ziren podiumaren gorenera.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emakumezko ehiztari onenak lehiatu ziren 2025. urteari zegokion Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketan, eta ohikoa bihurtu den moduan, Leire Egaña Bastidaren burura joan zen irabazlearen txapela. Ehiztari elgoibartarrak zazpigarrengoz irabazi du txapelketa hau. Egañak bost eper eta sei eper ehizatu zituen, 3.455,5 puntu batuz. Ederne Sarasola sailkatu zen bigarren postuan, lau eper ehizatuta (2.354,5 puntu) eta Anuska Bretaña sailkatu zen hirugarren postuan, eper eta galeper bana ehizatuta (601 puntu). Gipuzkoarrak izan ziren lehen hiru sailkatuak. 

Elgoibarko txapelketa Arkaitz Egañarentzat

La Union elkarteak antolatzen duen gizonezkoen Elgoibarko Ehiza Xehe txapelketa ere jokatu zuten egun eta leku berean, Arabako Zanbrana herrian. Arkaitz Egaña gailendu zen bost eper ehizatuta. Iraitz Txurruka izan zen txapeldunorde lau eperrekin eta Tomas Carrascosa igo zen podiumeko hiruigarren koskara, hiru eper ehizatu eta gero. 
Beteranoetan ere egañatar bat gailendu zen, hain zuzen, Leire eta Arkaitz Egañaren aita den Jose Mari. Hiru eper ehizatuta irabazi zuen proba, bi eper ehizatu zituen Javier Uzuriagari aurrea hartuta.