Eskalada praktikatzen hasi edo apur bat sakondu nahi dutenentzako talde berria sortu dute, helduentzako. Astelehenetan izango da, 20:00etan, kiroldegiko rokodromoan. Era berean, spinning egiteko bigarren talde bat jarriko dute martxan, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Yoga, berria
Yoga, berriz, orain jarriko dute martxan. Hatha yoga modalitatearen bidez, parte-hartzaileek jarrera fisikoak, arnasketa kontzientea eta erlaxazio teknikak praktikatuko dituzte. Klaseetan honako alderdiak lantzen dira: gorputz-jarrerak (asanas), arnasketa-teknikak (pranayama), erlaxazioa eta meditazioa. Astelehenetan emango dute klasea, Olaizaga kiroldegian, 19:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako edo izen-emateetarako: 943 74 44 15 edo olaizagakiroldegia@elgoibar.eus