Hainbat distantziatan lehiatzeko aukera ematen du probak, baina 33 kilometrokoa da jatorrizkoa, 'original trail' deitzen diote antolatzaileek. Distantzia horretan, Marta Martinez Abellan izan zen azkarrena emakumezkoetan, 03:25:37ko denborarekin. Barbara Ruiz Paramo sailkatu zen bigarren postuan (03:36:05) eta Mayi Mujika iritsi zen helmugara hirugarren postuan, 03:39:42ko marka eginda. Lehen hiru sailkatuek sagardo botila bat irekiz ospatu zuten podiumera igo izana helmuga marran bertan (ikus bideoan).
Gizonezkoetan Fabian Venero madrildarra gailendu zen, probako errekorra lau minutuan onduz. Venerok 02:41:11ko denboran osatu zuen 33 kilometroko ibilbidea (2.000 metroko desnibel metatua).
Kangas Mountain mendi lasterketako antolatzaileek zuzenean eman zuten proba, eta emanaldi osoa ikus daiteke hemen