Ikastetxeko frontoian jokatu dituzte azken asteetan partidak eta finalak jendaurrean jokatuko dituzte, ohi duten moduan, Pilota Egunean.
Elgoibar Ikastolak gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzeko antolatzen du Pilota Eguna, Lagunak pilota eskolaren laguntzarekin; eta aurtengoa 26. ekitaldia izango da. 2012tik 2019ra jaiotako neska-mutilek, hau da, LH eta DBH arteko eskola umeek jokatuko dituzte finalak, bikoteka. Hamabost partida izango dira, 12 tantora. Amaieran helduentzako barru saioa ere izango da.
Lehen finala 10:30ean hasiko da. Euria egiten badu, Ikastolako frontoian jokatuko dituzte partidak. Hona jokatuko dituzten hamabost finalak.