Martxoak 8 (2026)

Sutegixa gaztetxean kontzertuekin ospatuko dute martxoaren 8a, bezperan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 5a

Calzados Deportivo taldea Bilboko Nave 9 aretoan eman zuen kontzertuan. Jorge Garcia/exileshmagazine

40. urtemuga ospatzen dihardute Elgoibarko Asanbladakoek, eta horrekin batera martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin ere egin dute bat.

Hala, Sutegixa gaztetxeko ateak zabalduko dituzte bezperan, martxoaren 7an. 22:30etik aurrera zuzenekoa emango du Santurtziko Calzados Deportivo musika taldeak (entzun hemen egiten duten musika); eta kontzertuaren ostekoa, Txola eta Potxola musika jartzaile mendaroarrek girotuko dute. Ane Landa eta Naroa Zubia dira Txola ta Potxola.