Ikastolako frontoian egingo dute zapatuan Pilota Eguna

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 5a

2023ko Pilota Eguneko irudia.

Eguraldi iragarpena dela-eta, Pilota Eguna ikastolako frontoian egitea erabaki dute antolatzaileek. 

Plazara atera ohi du pilota Ikastolak, baina zapaturako iragarri duten eguraldia kontuan hartuta, aurtengo Pilota Eguna ikastolako frontoian egitea erabaki dute.  Lehen partida 10:30ean izango da.

Elgoibar Ikastolak gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzeko antolatzen du Pilota Eguna, Lagunak pilota eskolaren laguntzarekin; eta aurtengoa 26. ekitaldia izango da. 2012tik 2019ra jaiotako neska-mutilek, hau da, LH eta DBH arteko eskola-umeek jokatuko dituzte finalak, bikoteka. Hamabost partida izango dira, 12 tantora. Amaieran helduentzako barru saioa ere izango da.

Hona jokatuko dituzten hamabost finalak.