Gazteen artean kezka handia sortzen dute emantzipaziorako dituzten zailtasunek. Kezka eta zailtasun horiek arintze aldera, gazteei zuzendutako hitzaldia antolatu du Elgoibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio eta laguntza zerbitzuarekin lankidetzan.
Izena eman behar da
Hitzaldi horretan etxebizitzarako sarbideari buruzko informazio erabilgarria eta praktikoa eskainiko dutela aurreratu dute. Martxoaren 25ean izango da, 18:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Hitzaldia euskaraz izango bada ere, elebietan eskainiko dute idatzizko materiala, "informazioa interesdun guztiei errazago iritsi dakien".
Jarduera irekia eta doakoa den arren, aurrez izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Martxoaren 18a izango da izena emateko azken eguna.
- Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete izena emateko formularioa betez, beherago duzuen kartelaren QR kodea eskaneatuz, edo Gazteria Zerbitzuaren ohiko kanalen bidez.
