Elgoibarren elkarretaratzea eta manifestazioa egin dituzte 13:00etan hasta. Uluka batukakoek girotu dute elkarretaratzea, eta segidan hasi da Emakume Feministen Asanbladak deitutako manifestazioa. Ozen aldarrikatu dituzte feminismoaren aldeko aldarriak. Maalaraino joan-etorria egin dute eta Kalegoen plazan eman diote amaiera manifestazioari, manifestuak irakurrita eta talde argazkia aterata.
Argazkiak: BARRENA eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.