Jubilatuen Biltokiak martxoaren 18an egingo du urteko batzar orokorra

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 9a

Zuzendaritza batzorde berria 2025eko uztailean hasi zen lanean.

Batzar orokorrera deitu ditu bazkideak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak. 

Martxoaren 18an, asteazkena, egingo dute batzarra Jubilatuen Biltokian (San Frantzisko, 21), 17:00etan.

Hainbat gai jaso dituzte gai-zerrendan, besteak beste: zuzendaritza talde berriko kideak aurkeztea, 2025ean egindako ekitaldien errepasoa egitea, iazko diru kontuak aztertu eta aurrekontua onartzea, 2026rako prestatu duten jarduera-plan orokorraren aurkezpena egitea edo jarduera berriak sustatzeko ekarpenak egitea. Batzarraren amaieran, bazkideek zalantzak argitzeko galderak egiteko tartea izango dute. Elkarteak bazkideei dei egin die batzarrean parte har dezaten.