Izagirrek Lezamako binakako pilota txapelketa irabazi zuen orain hurrena, eta Zizur Nagusiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du orain, banakako lehian. Joan den zapatuan jokatu zituzten txapelketaren 30. ekitaldia izan denaren finalak; hamahiru guztira, hasi benjamin kategoriatik eta senior kategoriaraino. Azken maila horretan lehiatu zen Iker Izagirre elgoibartarra, Lazkaoko Lapke taldea ordezkatuz. Sopelako Kurene taldeko Unax Ramirez izan zuen aurkari finalean, eta Izagirre gailendu zen 18-14ko emaitzarekin.
Txapelketa antolatzen duen Ardoi Pilota Elkarteak bideoan jaso zituen final guztiak. Izagirreren eta Ramirezen arteko finala 04:26:02-tik aurrera ikus daiteke:

