Euskal dantzako ikasleek Elgoibarko Herriko Antzokia bete dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko martxoaren 13a

Inazio Bereziartua dantza eskolako ikasleek jaialdia egin dute aste honetan Herriko Antzokian. 

Eguazten eta eguenean dantzariz bete da Herriko Antzokiko oholtza. Inazio Bereziartua musika eskolako dantzariek eskolan ikasitakoa erakutsi dute senideen eta lagunen artean. Kolore biziz jantzita, koreografia dotoreak eskaini dituzte, estilo desberdinetako musikaren erritmora.