M17 Greba Orokorra

Martxoaren 17ko mobilizazioekin bat egin du Elgoibarko Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen taldeak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko martxoaren 16a

Biharko mobilizazioetan parte hartzera deitu du Duintasunak. 

Elgoibarko jubilatuen eta pentsiodunen Duintasuna taldeak bat egin du ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek martxoaren 17rako egin duten greba deialdiarekin, eta bere egin ditu sindikatuen aldarrikapenak. 1.500 euroko gutxieneko soldata bermatzeko eskatu dute, besteak beste, eta gogoratu dute 145.000 sinadura baino gehiago batu direla horren alde. Hortaz, Duintasunak M-17ko mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Eibarren egingo dute manifestazioa, 12:30ean, eta Elgoibarkoa 18:30ean izango da, Kalegoen plazan hasita.