Euritsu esnatu zen atzo domeka, eta asko izan ziren egunari alaitasun puntua ematea erabaki zutenak. Katana bakarrizketa aurkeztu zuen Ana Goitiak Aita Agirre Kulturgunean, eta aretoa txiki geratu zen. Berezkoa duen umorearekin azaldu zituen Goitia kazetari eta aurkezle lekeitiarrak eguneroko bizipenak. Ikusleak identifikatuta sentitu ziren une askotan umoregilearekin, eta gogotik egin zuten barre. Goitiak eskerrak eman zizkien bertaratu ziren ikusleei, eta haiek txalo zaparrada handi batekin agurtu zuten.

