M17 Greba Orokorra

Lanerako sarrera ordua oztopatu dute piketeek

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko martxoaren 17a

Greba eguna deitu dute gaurko  ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek. Piketeek lanerako sarrera orduan trabak jarri dituzte Maalako zubian. 

"Gaur, greba eguna da" eta "soldata duinak denontzak" leloak oihukatuz hasi dute eguna piketeek. Maalako zubia itxi dute, eta lanera joateko asmoa zuten herritarrei trabak jarri dizkiete. Batzuk zubian buelta hartu eta beste bide batzuk aurkitu behar izan dituzte. Udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira, eta  zabaldu dute bidea.