Domekako umeentzako zine emanaldian, aldaketa: 'Superwings' filma emango dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko martxoaren 18a

Kultura Sailak jakinarazi du domekako umeentzako zine emanaldia aldatu egin behar izan dutela. Superwings filma emango dute, beraz. 

Domekan, martxoaren 22an, Zootropolis filma emateko asmoa zeukan Kultura Sailak, baina azken orduko aldaketa baten ondorioz, Superwings filma emango dute. 

Sinopsia: Munduko hegazkinik azkarrenak, Skyk, planeta salbatu behar du jostailuetatik. Jostailuak ezezagunak bihurtu diren mundu batean, Billy Willy bilaua plan beldurgarri bat prestatzen ari da YouTubeko izarrak bahitu eta espaziora jaurtitzeko. 

Filma, 16:30ean izango da, eta sarrerak aurrez erosteko aukera dago: Herriko Antzokia