Malapek gaur jokatuko du liga txapelketako partida Olaizaga kiroldegian

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 18a

Malapek eta Ameztoi Zarautz taldeek Olaizagan jokatu zuten partidako irudia. Arg: Roberto Sanchez.

Euskadiko Txapelketako ligako partida jokatuko du Malape Taberna taldeak, gaur, Olaizaga kiroldegian. Donostiako Irauli Bosteko taldea izango dute aurkari.

Elgoibartarren eta donostarren arteko lehia 20:00etan hasiko da. Liga bukatzeko lau jardunaldi falta dira eta Euskadiko Txapelketako sailkapeneko laugarren postuan sailkatuta dago Malape, 23 punturekin. Azken jardunaldian 31-21 galdu zuten Berango Urduliz taldearen aurka. Ereintza Bitek dago sailkapeneko lehen postuan, 32 punturekin; Berango Urduliz dago bigarren postuan (30 puntu) eta Zuhegan Orio hirugarrengoan (28). 

Senior gizonezkoen Alcorta Forging Group taldeak Gasteizen jokatuko du 23. jardunaldiari dagokion partida, zapatuan, Corazonistas Vitoria taldearen aurka. Alcortak sailkapeneko liderarren bisita jaso zuen zapatuan, eta gol bateko aldeaz galdu zuten Donibane eskubaloia taldearen aurka, 26-27ko emaitzarekin. Kantxara lokartuta irten zirela aitortu dute, eta horren ondorioz behartu gabeko baloi gehiegi galdu zituzten, eta jaurtiketa argiak huts egin ere bai. Ondorioz, pasaiarrek sei goleko errentarekin hasi zuten bigarren zatia. Sanlokoek jokoa eta markagailua parekatzea lortu zuten partidaren azken txanpan, eta partida berdintzeko aukera ere eduki zuten azken jokaldian, azkenean esku hutsik geratu ziren arren. Alcorta sEuskadiko Txapelketako sailkapeneko bosgarren postuan dago 28 punturekin. 

Lurraldeko txapelketako igoera fasea jokatzen ari den Pizzeria Salento taldeak Hernaniren aurka jokatuko du domekan, martxoaren 22an, Hernaniko Udal Kiroldegian (18:00). Azken jardunaldian, elgoibartarrek 30-32 galdu zuten etxean, Donibane Eskubaloia taldearen aurka.