Elgoibar Ikastolakoak astelehenean aritu ziren zuhaitzak landatzen eta Elgoibarko Herri Eskolako ikasleen txanda izan da gaur. Elgoibarko Udalak antolatzen du ekimena gazteen artean ingurumenarekiko kontzientzia eta naturarekiko errespetua sustatzeko asmoarekin. Udalak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei, baita egitasmoa antolatzen eta gidatzen lagundu duten irakasleei eta taldeei ere. Hona bidali dizkiguten argazkiak.
