Joel Joanek eta Hector Claramuntek ondutako eta Txalo ekoiztetxeak antzezlana da Escape Room. Taula gainean lau aktore arituko dira Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean: Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu eta Oihana Maritorena. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aurrez eros daitezke hemen.
Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat egiteko. Ordea, hara sartu eta atea hermetikoki itxiko zaie, eta orduan hasiko da "atzera kontaketa": "Inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira", dio sinopsiak. Egoeraren aurrean, jolasa "benetako infernu" bilakatuko da, eta mugara iritsiko da lau lagunen arteko adiskidetasuna.