Joan zen domekan erramuen bedeinkapena egin zuten, eta bihartik aurrera, Jesusen heriotza oroitzeko hainbat elizkizun izango dira parrokian.
Ostegun Santu eguna izango da biharkoa, eta 19:30ean Jaunaren azken afariko meza egingo dute San Bartolome parrokian, eta ondoren, sakramentu santuari adorazioa egingo diote. Bariku Santuan, bestalde, Gurutze Bidea egingo dute 11:00etan eta iluntzean, 19:30ean, Jaunaren heriotza gogoratuko dute. Zapaturako irakurgaietarako hitzordua jarri dute, 9:00etan eta gauean berriz, Pazko Gaubeila ospatuko dute, 21:00etatik aurrera. Jarraian, prozesioa egingo dute.