EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko Mahaian dituen ordezkariek ere jarri zuten salaketa atzo Ertzaintzan. Javier de Andres PPko buruzagiak egindako adierazpen batzuen testuinguruan ulertu ditu heriotza mehatxuak Bilduk, zehazki joan zen abenduaren 18an arartekoa izendatzeko legebiltzarrean egin zuten saioan De Andresek esandakoen testuinguruan. Lehenago edo beranduago EH Bildu indar politiko gisa suntsitua izango zela esan zuen orduan PPko buruzagiak.
Denbora pasatu da ordutik, baina EHBildutik esan dute ez dutela publiko egin nahi izan gertatutakoa, "diskrezioz" jokatu zaleak direlako halakoetan.