Atxutxiamaika aisialdi taldea udaldirako egitasmoa prestatzen ari da, eta programa hori gauzatzeko hezitzaileak behar ditu.
Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak eta euskara maila altua edukitzea eskatzen dute, ahoz zein idatziz. Kontuan hartuko dute baita ere aisialdian lan-eskarmentua izatea, Elgoibarkoa izatea, Haur Hezkuntza eta Hezkuntza Premia Behar Berezietako ikasketak edota arlo horretan esperientzia izatea, espezializazio ikastaroak egin izana edota herrigintzan jardun izana.
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: apirilak 13, igandea. Interesatuek Elgoibarko Izarraren webguneko lan poltsan sartu behar dute curriculuma.
Harremanetarako: kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 741 626 / 643 499 169 telefonoetara deitu.