Aste Santu ostean ekingo diote txapelketari, eta finalak ekainaren 19an jokatuko dituzte, Kalegoen plazako frontoian. Txapelketa herrikoia da, eta gehienez hamabi bikotek har dezakete parte. Izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da: doakoa da, eta afaria ere barne dago. Interesatuek telefono-zenbaki honetara deitu dezakete: 690 61 29 27 (Bergua).