Malape eta Alcorta mailaz igotzeko faserako sailkatu dira

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 31

Malape taldekoak Urdaibai Bilboats taldearen aurkako garaipena ospatzen. Arg: Sanlo EKT

Euskadiko Txapelketan lehiatzen ari diren Sanloko bi taldeek matematikoki ziurtatu dute igoera faserako sailkatzea.

Honenbestez, Malapek nola Alcortak Liga txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan ziurtatu dute mailaz igotzeko kanporaketa jokatzeko txartela. Lehen sailkatua zuzenean igoko da eta hurrengo lau sailkatuek mailaz igotzeko Lauko Finala jokatuko dute liga amaitu eta gero. 

Malape Taberna taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago une honetan, 27 punturekin eta 19 puntu ditu seigarren sailkatuta dagoen Urdaibai Bilboats taldeak. Hain justu, elkarren aurka jokatu zuten bi taldeek azken jardunaldian, Bilbon, eta Malape gailendu zen (31-37). Hortaz, Malapek ziurtatuta du bosgarren postua, eta hobetzeko aukera ere badaukate geratzen zaizkien azken bi jardunaldietan (ikus sailkapena). Ligako azkenaurreko jardunaldian Zuhegan Orio Eragin taldearen aurka jokatuko dute elgoibartarrek, apirilaren 19an, Olaizagan. Orioarrak hirugarren postuan daude une honetan.

Alcorta Forging Group taldea ere bosgarren postuan dago Euskadiko Txapelketako sailkapenean, 32 punturekin, eta 28 puntu ditu seigarren postuan dagoen Urdanetak. Alcortak 36-30 irabazi zion Ereintzari azken jardunaldian. Ligako azkenaurreko jardunaldia apirilaren 19an jokatuko dute, Eibarren, Eibar Eskubaloia taldearen aurka. Ligako azken partidan, berriz, Cerveceria Sopèla Escolapios taldea hartuko dute etxean.