20:30ean batuko dira, Idotorben, eta han afalduko dute denek elkarrekin. Afaritarakoa nork berea eraman beharko du. Izarrak ezagutzeko hitzaldia, berriz, 21:30ean hasiko da, eta Jokin Martinezek emango ditu azalpenak. Prismatikoak eta linterna eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Besteak beste, izarrak ezagutuko dituzte, eta haiei begira nola orientatu daitekeen ikasiko dute.
Udako oporren aurretik beste bi irteera egingo dituzte: maiatzaren 17an urmaela egingo dute, auzolanean, Lizagasarren; eta ekainaren 7an, bestalde, Arantzazura joango dira, tximeletak ezagutzera. Udako oporren ondoren, urrian berrekingo diote egitasmoari.