Sexualitateaz trebatzeko jardunaldia antolatu dute nerabeentzat

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 15a

TREBA Nerabeak programaren barruan, sexualitateari buruzko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Apirilaren 22an izango da. 

“Zer dakit nire sexualitateaz? Harreman osasuntsuak eraikitzen” izenburua duen saioa antolatu du Elgoibarko Udalak Treba Nerabeak egitasmoaren barruan, Foru Aldundiaren laguntzaz. 12tik 16 urtera bitarteko nerabeentzako saioa izango da, doan. Apirilaren 22an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan. Interesatuek izena eman beharko dute, hemen.  

Saioaren helburua nerabeei espazio seguru eta gidatua eskaintzea da, sexualitatearekin eta harreman osasuntsuekin lotuta dituzten zalantzak lantzeko. Prestakuntza saioa Ageda Blasco hezitzaileak eskainiko du, eta gazteen garapen pertsonala eta ongizatea landuko dituzte.