Emaitza onak lortu dituzte Elgoibarko igeriketa taldekoek

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 15a

Bergarako Agorrosin kiroldian leihatu ziren asteburuan Elgoibarko igerilariak, eta pozik itzuli diren etxera, lortutako emaitzekin. 

Alebin Ligako seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan Bergaran, eta Elgoibarko igerilarien emaitzak nabarmendu ditu klubak: Malen Tarragualek eta Naia Ortegak tximeleta estiloko 100 metrokoan lortutako 1.33ko marka "oso adierazgarria" dela esan dute, eta baita Telmo Insaustik eta David Mutek lortutako 1.29ko eta 1.30eko denborak crawl estiloko 100 metrokoan. Txandaka, berriz, bigarren egin zuen taldeak bizkar estiloko 50 eta 100 metrokoetan.