Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak Saretzen egitasmoa jarri zuen martxan urte hasieran, eta hilero-hilero egiten dituzte hainbat ekimen, hizkuntzaren transmisioan eragiteko. 0-5 urte bitarteko haurren eta haien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzea du helburu egitasmoak, eta horretara bideratzen dituzte ekintzak.
Apirilerako hiru ekintza aurreikusi dituzte:
- Familiagunea: 0-1 urte bitarteko umeen gurasoak biltzeko eta esperientziak partekatzeko ekimena izango da. Apirilaren 20an egingo dute, 17:00etatik 18:30era, Udal Ludotekan.
- Sormena dantzan: HH3-HH5 arteko umeen familientzako tailerra. Hilaren 26an egingo dute, 16:30etik 18:30era, Udal Ludotekan.
- Jolasa Kalera: Apirilaren 30ean jolasgune bilakatuko dute Lekueder parkea. HH0-HH5 arteko umeentzako jolasak jarriko dituzte aukeran.
Izena emateko epea zabalik dago. Interesatuek Atxutxiamaikaren webgunean eman dezakete izena.