Reggae doinuekin girotuko dute gaztetxea Exitus Band taldeak eta Urbi Selektah DJak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko apirilaren 16a

Exitus Band taldekoak. Arg: Enrique Iriondo

Elgoibarko Gazte Asanbladak 40. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du eta musika emanaldia antolatu dute, zapatu gauerako, Sutegixa Gaztetxean.

Exitus Band taldeak kontzertua emango du lehenik eta ostean Urbi Selektah DJak girotuko du Sutegixa Gaztetxea. Batak zein besteak reggae doinuak eta dantzarako erritmoak lantzen dituzte. 22:00etan zabalduko dituzte gaztetxeko ateak, eta 22:30etik aurrera hasiko dira zuzeneko emanaldiak. 

Exitus Band taldekoak Bakion eman zuten kontzertu batean. Arg: Enrique Iriondo