Kirol Udalekuetan izena emateko epea astelehenan zabalduko dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 17a

Udako Kirol Kanpusean izena emateko epea zabalik dago. 

Elgoibarko Udalak, Olaizaga Kiroldegiaren kirol zerbitzuaren bidez, 2026ko Udako Kirol Udalekuetan izena emateko epea ireki du. Udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 18ra bitartean izango dira.

Bi modalitate eskaintzen dira: Kirol Udalekua, 2014-2019 urte bitartean jaiotakoentzat, eta Goi
Mailako Kirol Udalekua, 2010-2013 urte bitartean jaiotakoentzat. Biak astelehenetik ostiralera
egingo dira, 9:30etik 12:30era. Besteak beste, atletismoa, futbola, herri kirolak, padela, tenisa,
patinajea, eskubaloia, mendi irteerak, saskibaloia, spinning, zumba, eskalada, bizikleta, altxorraren bila... egingo dituzte eta baita Mintxetako igerilekuetan egonaldia eta ur jolasak.


Bazkideek 130 euroordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek,142 euro.

Gizarte-dirulaguntza bat jasotzen dutenentzat %70eko deskontua eta guraso bakarreko familientzat %30ekoa.


Izena emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era izango da, olaizagakiroldegia@elgoibar.eus
helbidera idatzita.