48 lagun ari dira lehiatzen plazako pala txapelketetan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko apirilaren 22a

Emakumezkoen txapelketako iazko finaleko irudia. BARRENA

Jada jokoan dira Lagunak Pilota Eskolak antolatzen dituen emakumezkoen zein gizonezkoen bikotekako pala txapelketak. 

Hamasei bikotek eman dute izena gizonezkoenean eta zortzi bikotek emakumezkoenean. Lehen aldiz arituko dira emakumezkoen lau bikote eta jokalari berriak lehiara batzea berri pozgarria dela azpimarratu dute antolatzaileek, txapelketa herrikoia izatea baita euren helburua. Iazkoan baino sei bikote gehiago parte hartzen ari dira aurten. 

Txapelketaren hasieran bikoteek elkarren kontra jokatu beharko dute, ligaxka sisteman. Eguenetan eta domeketan jokatuko dituzte partidak Kalegoen plazako frontoian (euria bada Ikastolako frontoian). Maiatza erdira arte iraungo du ligaxkak, eta handik aurrera hasiko dituzte kanporaketak. Finalak ekainaren 19an jokatuko dituzte.

Eguen honetan (apirilak 23) honako partidak jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera:

  • Nerea Irusta/Arantxa Ferreiro Vs Maria Badiola/Lidia Suarez
  • Alex Bergua/Aitor Bergua Vs Julen SDalaberria/Mikel Hidalgo
  • Alain Luisa/Mikel Gandiaga Vs Haritz Arribillaga/Aitor Arrese

Iazkoan, Conde-Martinez eta Loiola-Arizmendi bikoteak gailendu ziren bero handiarekin jokatu zituzten finaletan.