Bertan behera geratu da Pintxoconcert saioa

Asier Orbea Ostolaza 2026ko apirilaren 23a

Iaz egin zuten Pintxoconcert ekimeneko irudia. BARRENA

Gaur arratsaldean egitekoak ziren Pintxoconcert saioa bertan behera laga dutela jakinarazi du Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak.

Jakinarazi dutenez, atzo hartu zuten bertan behera lagatzeko erabakia, eta maiatzaren 28an egingo dutela azaldu dute.

Inazio Bereziartuako ikasleek ikasturtean zehar ikasten dihardutena jendaurrean erakusteko aukera izaten dute Pintxoconcert saioetan. Musikaz girotzen dituzte herriko kaleak eta plazak, hainbat puntutan geldialdiak eginez. Horietan, pieza bat edo biko kontzertu laburrak joko dituzte eskolako instrumentu talde desberdinek, dantzarien laguntzaz batzuetan.