Porrotx eta Marimotots pailazoak Elgoibarko Herriko Antzokian izango dira bihar. Zerua lapurtu dute izeneko ikuskizuna taularatuko dute, eta bi saio egingo dituzte: 17:00etan lehenengoa eta 19:00etan bigarrena. Sinopsiak honela dio: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore kezkatuta daude, ez dituztelako izarrak ikusten, eta zerua lapurtu egin dietela pentsatzen dute. Birtxi farozainaren laguntzarekin saiatuko dira urdin infinitura bidaiatu eta izarrak berreskuratzen. Azken batean, urrunerako bidaia proposatzen dute, barrura begira jartzeko.
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude, eta oraindik badago erosteko aukerarik, online bidez, Herriko Antzokiko webgunean. Sarrerak agortzen ez badira, leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira, emanaldia hasi aurretik.