Sakelako telefonoaren erabileraz tertulia, gaur, Telmo Lazkanorekin

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 24a

Elgoibarko Amataumobila taldeak sakelako telefonoaren erabilera egokiari buruz berba egiteko saioa antolatu du gaur (apirilak 24) arratsalderako. 

Telmo Lazkano aditua gonbidatu dute, eta hark emango ditu telefonoa etxean modu egokian erabiltzeko tresnak eta estrategiak. LH4 eta DBH1 arteko seme-alabak dituzten familientzako saioa prestatu dute. Antolatzaileek esan dute kafea eta pastak jarriko dituztela eta giro atseginean egingo dutela berbaldia.

Saioaren helburua da ideiak partekatzea eta zalantzak argitzea. 17:30ean izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.