Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Biraka dantza taldeak, Haizea emakume taldeak, Jubilatuen Biltokiak eta Estitxu Bravo dantza irakasleak antolatu dute Dantzaren Egunerako egitaraua, Udalaren laguntzarekin.
Hasteko, kalejiran irtengo dira Haritz taldeko dantzariak eta Udal Txistulari Taldeko musikariak. 18:15ean hasiko dute kalejira Kalegoen plazatik eta Maalako parkeraino joango dira.
Ondoren, 142 dantzarik hartuko dute parte Maalako parkean egingo duten dantzaldian. 18:30ean hasiko da. Jaialdiari hasiera, baina, Crystal Pite dantzari kanadarrak idatzi duen 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko Mezua irakurriz emango diote. Pitek gorputzak hitzik gabe ere mundua ulertu, sentitu eta adierazteko duen gaitasuna aldarrikatu du (irakurri hemen mezua). Mezua irakurri ostean, Haritz, Biraka, Haizea eta Jubilatuen Biltokiko dantzariek hamahiru dantza egingo dituzte 45 minutu iraungo duen ikuskizunean. Aurreratu dutenez, estilo askotariko dantzak ikusteko aukera izango dute Maalara gerturatzen direnek. .