Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Elgoibar Ikastolak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 30a

Ipar Euskal Herriko ikastolen alde maiatzaren 10ean Senperen egingo den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Elgoibar Ikastolak. 

Elgoibar Ikastolak Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 10ean izango da aurtengoa, ohi bezala, Senperen. 

Goizeko 9:00etan irtengo da autobusa Txankakuako autobus geltokitik, eta itzulera, 18:30ean izango da. Pertsonako prezioa, 12 eurokoa da, eta izena ematen den unean ordaindu beharko da. Interesatuek, Ikastolan bertan eman beharko dute izena, maiatzaren 7rako. Antolatzaileek hainbat ohar zabaldu dituzte, autobusari loturikoak: 

  • Autobusa aurrera ateratzeko gutxienez 40 lagun behar dira.
  • 14 urtez azpikoak heldu batekin joan beharko dira.
  • 14-18 urte bitartekoek atzerrira irteteko baimena beharko dute.
  • 40 laguneko gutxienekora iristen ez bada, autobusa bertan behera geratuko da eta dirua itzuliko da.
  • Lekuak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.