'Elgoibarren erosteak saria du' ginkana hasiko du Txankakuak maiatzaren 2an

Asier Orbea Ostolaza 2026ko apirilaren 30a

Zapatuan hasiko du Txankakuak Elgoibarren erosteak saria du izeneko kanpaina, ginkana erara. Hilabeteko iraupena edukiko du eta 5.000 euro banatu dituzte ginkanan parte hartzen dutenen artean.

Honakoa da ginkanaren funtzionamendua: Txankakua merkatari elkarteari atxikitako saltokietan kartilla batzuk eskuratu ahal izango dituzte bezeroek kanpaina indarrean dagoen bitartean. Horretarako, sei zigilu lortu behar dituzte, sei denda ezberdinetan erosketak eginda. Behin txartela osatuta dutenean, izen-abizenak eta telefono zenbaki bat gehitu eta Txankakuako establezimenduren batean laga beharko dute, zozketan parte hartzeko.

Zozketa ekainaren 2an egingo dute eta 5.000 euro banatuko dituzte guztira, erosketa-baleetan. 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei sari izango dira banatuko dituztenak. Kanpainan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da. 

Hona ginkanan parte hartuko duten Txankakuako establezimenduak: