Dantzaren eguneko jaialdia, argazkietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 2a

Adin askotariko ia 150 dantzarik hartu zuten parte Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Elgoibarren egin zuten dantzaldian.

Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Biraka dantza taldeak, Haizea emakume taldeak, Jubilatuen Biltokiak eta Estitxu Bravo dantza irakasleak antolatu zuten Dantzaren Egunerako egitaraua, Udalaren laguntzarekin.

Askotariko dantza estiloen erakustaldia egin zuten adin guztietako dantzariek, landutako koreografiak bistaratuz.

*Argazkiak: BARRENA eta Joserra Cabrera.